XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antziña-antziñatik urtero egin oi dute beren joan-etorria apaiz jaun, agintari eta erri.

Beste orrenbeste egiten dute Bizkaitarrak, batez ere Bilbo aldekoak, Bermeo ingurukoak, Gernika eta Durango alderdietakoak bertako praile Arantzazu-zaleak atonduta.

Gauza bera Naparroa-ko Sakan aldekoak; Araitz eta Larraun aldekoak; Basaburu, Leitza aldekoak; Baztan-goak; Bidasoaz aruzkoak....

Araba errietatik ere ez dute utsik egiten.

Gaztelerrietatik eta zenbait urrutiko errietatik ere noiznai agiri zaizkizu uda aldean.

Bakarka eta taldeka datoztenak konta-eziñak dira.

Gaur-egun oraindik oiñez datoztenak erruzka dituzu, eta oiñutsik ere bai amaikatxo.

Eskerrak eman naia, edo promesen bat bere bearra, edo laguntza berriren bat eskatu bearra, edo urteko irria ase naia... an dituzu urteko jai-egunetan zear millaka eta millaka erromes Amaren oiñetan auspez otoitzean pozez zoratzen.

Eta zenbat eta zenbat aitortza on baten bidez pekatuen arantzak kentzera, barrena lasaitzera, kezkak eta illunak uxatzera, (...).

Gaurko Arantzazu bere pelota-leku, automobillentzako leku zabal, prailegaien etxe....